Skip to main content

zerbitzuak

Hezkuntza-proiektuaren osagarri diren zerbitzuak eskaintzen ditu Ander Deuna ikastolak. Zerbitzu hauek erabat integratuta daude ikastolaren pedagogia-proiektuan.

Zerbitzuak

Hezkuntza-proiektuaren osagarri diren zerbitzuak eskaintzen ditu Ander Deuna ikastolak. Zerbitzu hauek erabat integratuta daude ikastolaren pedagogia-proiektuan.

Jantokia

Adin eta maila guztietako ikasleentzako jangela zerbitzua eskaintzen du Ander Deuna Ikastolak. Horretaz gain, otordu guztiak Ikastolako sukaldean bertan prestatzen dira. Horri esker aukera dugu alergikoei zein bestelako menua behar dutenei zerbitzu egokia eskaintzeko.

Lehengai eta produktuen aukeraketa ikastolako sukaldaritza taldeak egiten du, ekoizle eta hornitzaileekin harreman zuzena mantenduz. Modu horretan, produktuen kalitatea eta jasangarritasuna bermatzeko aukera dugu.

Autobusa

Ikastolako autobus zerbitzuak Uribe Kostako herrietatik eta Sopelatik.

Zaintza

Seme-alaben zaintza eta lanaren arteko kontziliazioa errazteko asmoz, Haur eta Lehen Hezkuntzako familientzako umeen zaintza zerbitzua eskaintzen dugu.

  • Goizeko zaintza zerbitzua: 8:00 – 9:00
  • Arratsaldeko zaintza zerbitzua: 16:00 – 17:30
  • Jarduera jarraian, ekaina: 14:00 – 16:00
  • Oporretan: 9:00 – 15:00

Zerbitzuaren izen-ematea hilekoa da. Dena den, ikasturtean zehar familietan sor daitezkeen behar puntualei aurre egiteko egun solteko eskariak ere onartzen dira.

Eskolaz kanpoko
ekintzak

Ander Deuna ikastolaren eskolaz kanpoko eskaintzan kirol ekintzak, ekintza kulturalak eta ekintza akademikoak aurkituko dituzue.

Close Menu

Gatzarriñe 47, 48600 Sopela (Bizkaia)

Telefonoa
+34 946 760 266

Helbide elektronikoa
info@anderdeuna.eus