Skip to main content

hezkuntza

Ander Deuna ikastolako hezkuntza-proiektuak eskaintzaren ardatzak ondorengoak dira: konfiantzazko hezkuntza eta pedagogia aurrerakoia, ikastolan eskuz esku parte hartzeko komunitatea, euskara eta euskal kultura erdigunean, eskualdearekin eta naturarekin lotura eta Euskal Herriko ikastola sarearen parte.

Biharko mundua
gaur eta hemen

Biharko mundua
euskaraz

Biharko mundu
berdinzalea

Biharko mundu
jasangarria

Biharko mundua
Sopelatik hasita

Hezkuntza eskaintza osoa

Amestu

Haurraren garapenerako oinarriak jartzen dira, Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia baitu haurraren garapen osoan. Umea da protagonista eta irakasleak bere gorputza eta ingurunea arakatzera eta deskubritzera animatzen du, nortasuna zehazten eta harremanak lantzen hasten den bitartean. Hori guztia, haurraren erritmoa errespetatuz.

Proiektuak

Hizan
Oinarria, haurra ulertzeko moduan datza. Ondorioz helduaren papera eraldatu da, denboraren antolaketa birmoldatu eta Ikastolako espazioak haurraren beharretara egokitu dira.

Kuku
Oinarrizko emozioak lantzeko emozio-programa da Kuku, norbere emozioak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzen laguntzeko, ahozkotasuna oinarri hartuta.

Esploratu

Lehen Hezkuntzako irakaskuntza prozesua ikasleak ikaskuntzarekiko duen jarrera indartzera, konpetente sentitu araztera eta autonomia garatzera bideratua dago. Konpetentzietan oinarritutako ikasmaterialaz baliatuz, haur eta gazteek etorkizunean ezinbestekoak izango dituzten gaitasunak bereganatzea da helburua. Pentsatzen, ikasten, ondorioak ateratzen, ekintzailea izaten edota egoki komunikatzen irakasten zaie proiektuak landuz eta ezagupen teoriko soiletatik haratago joanez.

Proiektuak:

KIMU: LH 1-2

Errealitate- hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu.

EKI: LH 4-5-6

Ikaslearen irteera-profila da EKI proiektuaren abiapuntua eta helmuga. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak.

Askotariko baliabideen erabilera integratua eskatzen duten egoera errealetan lantzen, garatzen eta ebaluatzen dira konpetentziak.

Ezagutu

Ikaslearen garapenean berebiziko garrantzia izango duen etapa izango da hau. Izan ere, LHko etapa atzean utzi eta norabide akademikoa zirriborratzen hasiko da ikaslea. Bizitzako edozein egoerei aurre egiteko konpetentziak ere barneratuko ditu ikasleak.

Proiektuak

Pulunpa!

Ikasleen arteko euskararen erabileran eta haien euskal kulturarekiko atxikimenduan eragiteko sortutako proiektua da.

EKI

Ikaslearen irteera-profila garatzen lagunduko duten oinarrizko konpetentzia diziplinarrez gain, konpetentzia metadisziplinarrak ere lantzen dira ikasarlo guztietan txertatuz eta haien lorpen-mailak definituz. Ikasleak egoera esanguratsu eta arazo konplexuen aurrean jartzen dira, eta, irakaslea bidelagun dutela, ezagutzak eskuratzeko, integratzeko eta egoera berrietan transferitzeko gai izango dira.

Munduratu

Bi urte hauetan ikaslea bere etorkizun akademikoari begira jarriko da eta burutu nahi dituen ikasketei egokitutako ibilbidea egingo du. Horrela, etorkizuneko erronka pertsonal, sozial, akademiko eta lan mundukoei aurre egiteko konpetentziak garatzen dituzte, geroan unibertsitate, goi-mailako lanbide hezkuntza edo lan-mundura sartzeko prest egon daitezen.

Batxilergoko modalitatea

Zientziak eta Teknologiako batxilergoa

  • Osasun Zientziak
  • Teknologikoa

Giza eta Gizarte  Zientzietako batxilergoa

HABE

Monitoretzako titulua, Zirimola

Orientazioa

Orientazioa etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, hezkuntza-jardueran sartzen dena, ikasleei oinarrizko konpetentziak eskuratzeko laguntza emateko asmoz, beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen eta herritartasuna gauzatu dezaten.
Orientabidea, hezkuntza-jarduera osoaren parte denez, irakasleei dagokie, beren irakaskuntza-eginkizunaren zati gisa.
Hala ere, hezkuntza-orientabideko espezialitateko irakasleok eginkizun espezifikoak betetzen ditugu ikaslearen garapen integrala garatzeko eredu inklusibo eta prebentibo batetik abiatuz:

Aniztasunari erantzutea irakasle taldearekin elkarlanean eta familiekin lankidetzan ikasleen beharrak aztertuz.
Orientabidea eta tutoretza: Orientazio akademikoa eta pertsonala garatzeko jarduerak programatuz.
Bizikidetza: Elkarbizitza positiboa sustatuz.
Beste eragile batzuekiko koordinazioa, gizarte zerbitzuak, berritzeguneak , erakundeekin lankidetzan arituz, ikasleen jarraipen egokia, integrazioa eta arrakasta akademikoa lortzeko.

Proiektuak

Eskaintza akademikoaz haratago, proiektu ezberdinetan murgilduta dago Ander Deuna ikastola, munduan egun dauden erronkak landuz: elkarbizitza, hezkidetza, planeta zaintzea, euskara eta euskal izaera, osasuna…   

Gehiago jakin
Close Menu

Gatzarriñe 47, 48600 Sopela (Bizkaia)

Telefonoa
+34 946 760 266

Helbide elektronikoa
info@anderdeuna.eus