Skip to main content

Ander Deuna ikastolan, Zipiriñe eskolarekin eta Sopelako Udalarekin elkarlanean, Zero Zabor izeneko proiektu berritzailea jarri dugu martxan. Rexcatering-en sukalde zentraletan eta jantoki kolektiboetan sortzen diren elikagaien soberakinak berreskuratzeko egitasmo integrala da honakoa, elikagai xahutzea saihesteko helburuarekin sortuta.

Ekimen honek elikagaiak alferrik galtzea saihesten du, prestatu arren kontsumitu ez diren jakiak Zero Zabor Hozkailu berezien bidez herritarren eskura jarriz. Doako vending makina hauek edonork erabil ditzake, eta Larrabasterrako Urgitxieta plazan dago kokatuta.

Proiektuaren helburu nagusia ingurumen arlokoa da, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) ildotik eta Europar Batasunak hondakinen murrizketaren arloan proposatutako estrategiekin bat eginez. Gainera, ekimenak nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei laguntzen die Elikagaien Galerak eta Hondakinak Prebenitzeko Lege berrira egokitzen, zeinak elikagai xahutzearen aurkako planak egitea exijituko dien.

Ander Deunako DBHko ikasleek parte hartuko dute proiektuan, kontzientziazio lana eginez eta elikagaien erabilera arduratsua lantzeko aukera paregabea izanik.

Close Menu

Gatzarriñe 47, 48600 Sopela (Bizkaia)

Telefonoa
+34 946 760 266

Helbide elektronikoa
info@anderdeuna.eus

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.