Skip to main content

Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini behar izan genituen. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zigun, baina urtea hutsik utzi beharrean, ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal artisten ikuskizunen lagin bat erakutsiko zuen ekimena antolatu zuten: Ikastolak Herriari.

Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki duteikastolen jaiek.

Beraz, datorren azaroaren 25ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian taularatuko dugun SUTAN Musikala ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera! Gainera, Iruñeko Gazte Orkestrak zuzeneko musika jarriko du 40 musikariaren laguntzaz.

Islandian taularatu ostean, musikalak Iruñea, Tutera eta Donostia bisitatu ditu, eta azken txanpan, Bilbora iritsiko da, bere 10. urteurrena orkestrarekin batera ospatzeko asmoz.

NOIZ: Azaroak 25, ostirala 19:00etan

NON: Bilboko Campos Eliseos Antzokia

SARRERAK SALGAI: ANTZOKIAREN WEBGUNEAN edo takilan

Close Menu

Gatzarriñe 47, 48600 Sopela (Bizkaia)

Telefonoa
+34 946 760 266

Helbide elektronikoa
info@anderdeuna.eus