Skip to main content

14 urteren ondoren, Koldo Tellitu Mejiak, Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utzi dio eta EHIko Artezkaritza Kontseiluak trantsizioko postuak izendatu ditu 2023ko ekainetik 2024ko ekainera bitarte.

Artezkaritza Kontseiluak Nekane Artola Labordeta (Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaria) hautatu du EHIko lehendakari. Erik Etxart (Bernart Etxepare Lizeoko ordezkaria) izango da lehendakariordea, eta Unai Mendizabalek (Armentia Ikastolako ordezkaria) beteko ditu idazkari lanak. Elena Zabaleta (Baztan Ikastolako ordezkaria) eta Josune Bañales (Kirikiño Ikastolako ordezkaria), berriz, idazkariorde izendatu dituzte. Bost lurraldeetako kide bana, beraz, Artezkaritzako goren postuetan izendatuak. Aukera ezin hobea lurraldetasunaren ikuspegitik, Ikastolak, gobernantza eredu demokratiko eta berdinzale baten baitan gidatzeko. Elkarrekin ekiteko unea da.

Close Menu

Gatzarriñe 47, 48600 Sopela (Bizkaia)

Telefonoa
+34 946 760 266

Helbide elektronikoa
info@anderdeuna.eus

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.