Skip to main content

Ondo etorriak Ander Deuna Ikastola Koop. Elkartera, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erabiltzaileen eta langileen hezkuntza kooperatibara, non erabakiak taldean eta guztiok konpartituz hartzen diren.

Duela 50 urtetik gora sortu eta urte hauetan guztietan Hezkuntza zerbitzuak ematen gabiltza gure eragin eremua den Uribe Kostan, inguruko beste zenbait herrietako ikasle eta familia batzuk ere gure artean diren arren. Egun 800 ikasletik gora, 600 familia inguru eta ehun bat langilek osatzen dugu ikastolako komunitatea.

Ikastolak euskaraz egituratutako hezkuntza proiektu eraldatzaile izateko bokazioa dauka eta hezkuntza proiektuaren ardatz euskara eta euskal kultura dira; eguneroko zeregin guztietako osagai arlo kurrikularrean zein gainerakoetan.

Jakin badakigu heziketa hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion lana dela eta ezinbesteko dela guztiok horren parte izatea; protagonismo osoa ikasleak izanik baina guztion ekarpenek prozesua aberastuz.

Horrela, bada, komunitate osoa norabide berean izatea garrantzitsua da, gure ikasleek ikastolako ibilbidea amaitzean lortzea nahi dugun irteera profil horretan ahalik eta pausu handienak eman ditzaten.

Horiek guztiak eta gehiago ikusi eta ezagutzeko, ate irekien jardunaldiak antolatu ditugu, Ander Deuna Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan nahi duten familiei zuzenduta daude.

Eman izena hemen

Matrikulazio epea otsailaren 13tik 24era izango da.

Bestelako informazioren bat behar izanez gero, deitu ikastolara (94 676 02 66) edo idatzi info@anderdeuna.eus helbidera.

Close Menu

Gatzarriñe 47, 48600 Sopela (Bizkaia)

Telefonoa
+34 946 760 266

Helbide elektronikoa
info@anderdeuna.eus