Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztiak batuta 700 spot inguru jaso dira. 2023ko edizioan Euspoten parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira.
Aurtengo gaia: “Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!”
30 segundoko iragarki bat sortu behar izan da bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) gaiak gazteengana hurbildu eta balioetsi nahi izan dira, eta STEAM eduki eta lanbideen interes eta ezagutza maila handitu, haien garapen profesionala eta etorkizuneko gizartearen eraikuntzan duten parte-hartzea errazteko. Sormena eta ikasteko grina bultzatu nahi izan dira, pentsamendu zientifikoa sustatuz.
Zientzia balioan jartzen duten 149 spoten arten, LH6ko ikasleek egindakoak ere badaude.
- 118 – Emakume zientzialariak
- 119 – Jarraitu zure ametsa
- 121 – Nola ezetz
- 123 – Anima zaitez
- 124 – Zu izango zara hurrengoa?
- 125 – sar zaitez zientzialarien mundu
Gure ikasleen lanak bozkatzeko aukera izango dugu ekainaren 2tik 5era bitartean. Eman botoa!