www.ibilaldia.eus

1990ean Sopelan ospatu zen Ibilaldia. 1997an eta 2004an Leioan, azken hau, oraingoan legez, Sopelako Ander Deuna Ikastola eta Leioako Betiko Ikastolaren eskutik. 2021ean, berriro ere, Sopelara ekarriko dugu. Aukera paregabea Ibilaldia berarekin dakarren eskaintza kulturalaz gozatzeko, elkartasuna adierazteko, elkar eraginaz baliatzeko, elkarte eta herritarren arteko harremanak estutzeko, hezkuntza komunitatea trinkotzeko… Horrela, bada, 2021eko maiatzaren 30ean, Sopela udalerrian egingo dugun Ibilaldian elkartuko gara .

Lelotzat “kalakalata!” aukeratu da. Horrekin berbarekin hezur mamiraino heltzen den bustitzea adierazten da, barru barruraino hartzen duena, batzuetan deseroso ere sentiarazten gaituena.
Baina, halaber, konpromisoa adierazi gura da. Konpromiso sakona, oso osorik hartzen gaituena. Konpromisoa Euskal Herri osoa hartzen duen ikastolen proiektua aurrera ateratzeko, konpromisoa alkarregaz aritzeko helburu komunak lortu gurean, konpromisoa euskara eta euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan, konpromisoa hezkuntzatik gure etorkizuna eraldatzeko …

Logoari dagokionez, berriz, guztiz blai jauzi egiten dabilen giza irudi bat aukeratu da.

Pozez jauzi egiten duena beharbada, ur sakonetan murgildu gura duena akaso… baina edozelan ere ekimena eta bizitasuna adierazi gura duen irudia.

 

 

 

 

KALAKALATA