Historia
EGIN DUGUN IBILBIDEA
- euskara eta euskal kultura,
- herrikoia izatea,
- partaidetzaren aldeko ahalegina.
Ordura arte, jabegoa Ikastolako guraso edota laguntzaileen izenean zegoen. Garai horretan Kooperatiba Elkarte bat sortzea pentsatu zen eta 1974an bildutako asanbladak 14 pertsona hautatu zituen Zuzendaritza Batzorderako. Lankide Aurrezkiaren bitartekaritzari esker 1976-01-22an espedientea onartu zen Madrilen eta 1976-04-11an Asanblada berri bat burutu zen eta Zaintza Batzordea eta Zuzendaritza Batzorde berria aukeratu ziren.
1988an aldaketa garrantzitsua eman zen Ikastolaren antolakuntzan. Gestiogintza arazoak zeuden eta Ikastolaren Elkarteko bitartekaritza beharrezkoa zela ikusi zen. Horren ondorioz, antolaketa eredua eta gestiogintza motaren inguruan berregituraketa bat egin zen, zuzendaritza barneratuz. Hortik aurrera bi maila bereizten dira, gobernua (norabideak zehaztu, planak onartu eta prozesuak kontrolatu) eta funtzionamendua (planak prestatu eta gauzatu).
1993eko maiatzaren 22an Ander Deunak gehiengo handiz ikastola gisa jarraitzeko erabakia hartu zuen, sare publikoan integratzeko aukera alboratuz.
1996an Ander Deuna Ikastola Guraso eta Langileen Kooperatiba Elkartea bihurtu zen, bertan lanean ari ziren langileek kapital ekarpen garrantzitsua egin zuten eta hortik aurrera ebatz-organoetan parekotasuna dago guraso eta langileen artean.