Ander Deuna Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek ETIKASI 2026 proiektuaren baitan sortutako “Eskutitza” abestiarekin lehen saria lortu zuten, eta sari horri esker Poloniara bidaia hezitzailea egiteko aukera izan dute.
Bidaian zehar, ikasleek Auschwitz kontzentrazio-esparrua bisitatu dute, historiako pasarte gogorrenetako bat gertutik ezagutuz. Esperientziak giza eskubideen, memoriaren eta bizikidetzaren inguruan hausnartzeko aukera eman die, ikasgelan landutako edukiak testuinguru erreal batean sakonduz.
“Eskutitza” proiektuak iraganeko zapalkuntzak eta giza eskubideen urraketak gogoraraztea du helburu, aldi berean gaur egungo erronkei begirada kritikoz heltzeko gonbita eginez. Izan ere, memoriaren transmisioa eta kontzientzia soziala sustatzea dira ekimenaren oinarrietako batzuk.
Jarraian, proiektuaren eta lortutako sariaren inguruan komunikabideetan argitaratutako albiste batzuk aurki ditzakezue.









