Azaroak 25

Azaroaren 25ean, Emakumenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean,  Ander Deuna ikastolan hainbat ekimen antolatuko ditugu komunitate osoa gai horretaz sentsibilizatzeko eta ikasleen artean zein helduen artean berdintasuna, errespetua eta askatasuna sustatzeko. Horien artean, ikastolako partaide guztiok; familiak, ikasleak eta lan pertsonak, emakumeen kontrako edozein indarkerien aurkako sinboloa den puntu lila oinarri hartuta, kolore moreko arroparen batekin jantzita etortzea proposatzen dizuegu. Modu horretan genero berdintasuna aldarrikatu eta emakumeen aurkako indarkeria guztien salaketa irmoa egin nahi da.

Zuen laguntza eta prestutasuna eskertuz, agurtzen zaituztegu.