Ikastolako Jaia 2016

 
Ander Deuna Ikastolako Jaia
 
 
Ekainean, IKASTOLAKO JAIA ospatzen da. Urtero, Ikastolatik, jai honetan parte hartzeko eta animatzeko gonbidapena bidaltzen da. Aurten, GURASO BATZORDEtik azalpen batzuk eman nahi dizkizuegu:
 
  • IKASTOLAKO JAIA berezia da, urtero behin ospatzen da eta helburua, besteak beste, gure seme-alabei irakaskuntza eredu kooperatibo honek daukan balioa erakustea da, eta gainera, erakutsi ahal badiogu zer den elkarlanean ari izatea, parte hartzea eta ondo pasatzea, askoz hobe!
  • IKASTOLAKO JAIA, guztion eta guztientzako festa da, bakarrik gurasook antolatzen dugun jaia da.
  • IKASTOLA JAIA-rentzat ez dago aurrekonturik, hori dela eta zerbitzu batzuk eskaini behar ditugu (txokoak, janaria eta abar), beste era batean, beste batzuk ordaintzeko ( puzgarriak, tailerrak eta abar) .
  • IKASTOLAKO JAIAn, lankidetza ez da bakarrik inportantea, beharrezkoa baizik, gero eta jende gehiagok hartzen badu parte, gero eta hobeto antolatuko da eta gutxiago nekatuko dira partaideak.
  • IKASTOLAKO JAIAn parte hartzea oso erreza da eta ez da beharrezkoa egun osoa ematea; pertsona batzuk, beharbada, bakarrik egon daitezke ordu pare bat, beste guraso batzuek, aldiz, denbora gehiago eskaini ahal dute, nolanahi ere, ANIMA ZAITEZTE, ZUEN LAGUNTZA ONDO ETORRIA IZANGO DA!
  • Bakoitzak eraman dezala bere katilua eguna pasatzeko.
 
ANIMO, eta espero dugu zurekin kontatzea!! Programa behean atxikituta eskaintzen dizuegu.
 
ANDER DEUNA IKASTOLA
GURASO BATZORDEA
 
Fitxategia: