Batzar Orokorra 2016

 
ANDER DEUNA IKASTOLA KOOP. ELKARTEKO OHIKO BATZAR NAGUSIA
Sopela, 2016ko maiatzaren 18an 
 
Ander Deuna Ikastola Koop. Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak 2016ko apirilaren 19an hartutako erabakiaren arabera, OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO deia egiten zaie bazkide guztiei. Batzarra 2016ko ekainaren 2an izango da ikastolako batzar-aretoan, lehenengo deialdian 18:00etan eta bigarrenean, behar izanez gero, 18:30ean, egun eta leku berean. Honakoa izango da aurkeztuko duguna
 
GAI ZERRENDA
1. Bazkideak izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera batzar honetako akta hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
2. 2015. ekitaldiko urteko kontu eta gestio txostenaren aztertzea eta onartzea. Soberakin erabilgarrien banaketa.
3. 2016 urteko Gestio Txostena eta aurrekontuak. Bazkideen kuotak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena.
4. 2016ko ekitaldiko kontu-ikuskariak izendatzea.
5. Errektore Kontseiluaren ekarpenak.
6. Gestio eta Artezkaritza Kontseiluaren osaketa.
7. Bazkideen galdera eta iradokizunak.
 
ASISTENTZIA TXARTELA
2016ko ekainaren 2an Ander Deuna Ikastola Koop. Elkarteko OHIKO BATZAR NAGUSIRA ezin bazara pertsonalki bertaratu, ordezkapena beste bazkide bati eman ahal diozu, ordezkatze txartela beteta (behealdean duzue eskuragarri).
 
Oharrak:
• Laster batean helaraziko zaizue batzarrerako materiala.
• Gestioa eta Artezkaritza Batzordeak berrituko dira. Horrela bada, Artezkaritza Kontseiluari dagokio izan daitezkeen hautagaiak zein hautagai zerrendak kudeatzea. Balizko hautagaiak Artezkaritza Kontseiluarekin harremanetan jar daitezela, arren.