Errigorako Kontserba Loteak 2016

 

Oraingo honetan, Errigorak martxan jarri duen azken kanpainiaren berri eman nahi dizuegu. “Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura” proposamenaren hirugarren kanpaina honetan zainzuriak, potxak, orburuak, barazki menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua eskatzeko tartea zabaldu dute, euskaraz eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

- Eskaerak egiteko epea maiatzaren 24ean bukatuko da.

- Kontserba ezberdinen loteak dira, baina bakoitzak eskatu beharrekoa eskatu eta guztion artean loteak osatzen saiatuko gara.

- Eskaera egiteko ikastolako bulegora idatzi edo deitu (info@anderdeuna.eus  edo 946760266)