MEDIATEKA ZERBITZUA

2015-16 IKASTURTEA - MEDIATEKA ZERBITZUA
 
Liburutegi-mediateka leku atsegina, lasaia eta jostagarria da. Nahi duzunean sar zaitezke bai jolasorduetan bai eskola orduetatik kanpo. Zerbitzua familia eta langile guztientzat irekita dago. Eskola orduetan irakasleek eta euren taldeek erabili ahal izango dute.
 
Zer aurki dezakezu mediatekan?
Era guztietako liburuak (nobelak, olerkiak, antzerkia, ipuinak, komikiak, album irudiztatuak, entziklopediak, urtekariak, biografiak, dossierrak, erreferentzia liburuak, eskuliburuak eta abar), egunkariak, aldizkariak, (kirolari, naturari, musikari, informatikari eta abarri buruzkoak), CD-ROMak eta DVDak.
 
Zer zerbitzu eskaintzen du mediatekak?
- Informazioa bilatu.
- Zure gustuko liburuak, aldizkariak... lasai irakurri.
- Taldeka edo banaka zuen lana egin.
- Liburuak maileguan etxera eraman.
- Internet eta ordenagailuak gelako lanetan laguntzeko.
- Zenbait jarduera eta berrikuntzak eskaintzen dizkizu:
     + Info gunea: Uribe Kostari buruzko informazioa, ikastolako informazio ugari (zirkularrak, aktak, deialdiak, argazkiak...).
     + Kultur ekintzak: Juul kanpaina, erakusketak, irratia, hitzaldiak eta aurkezpenerako leku ezin hobea, ipuin tailerra.
     + Berrikuntzak: sormenaren txokoa, truketxokoa, iragarki taula.
 
Horretaz gain?
Interesatzen zaizkizun liburuak eta ikus-entzunezkoak liburutegian ez badaude, “iradokizun buzoia”ren bidez, erosteko eska diezaiokezu arduradunari.
 
 
Gure mediateka leku ezin hobea:
GARBIA
TXUKUNA
ALAIA
INTERESGARRIA
ADISKIDETSUA
EZ BOTA PAPERIK, EZ JAN, EZ EDAN
ZAINDU ALTZARIAK ETA UTZI ORDENATUTA, MATERIALAK ERA EGOKIAN ERABILI
POSTERRAK ERRESPETATU, LOREAK ZAINDU...
ESKAINITAKOAREKIN IKASI ETA ONDO PASA
ONDOKOAK ERRESPETATU, HITZ EGIN BAXU, ITZALI TELEFONOA ETA WALK-MANA
 
Ordutegia:
Astelehenetik - Ostiralera
13:00 - 14:00
16:00 - 17:45
 
 

KAIXO! liburuak eta aldizkariak gara. Mesedez ez margotu, azpimarratu, tolestu, ezta moztu ere! Ondo zaindu!