JAKINGARRIAK

INFORMAZIO BALIOGARRIA (2017-18)
 
 
Ikastolako Txokoa  
 
 
 
Idazkaritza
Ordutegia: 8:00-13:30 eta 14:00-16:30.
 
Bajak zerbitzuetan
Autobusean, jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan, hilabetea hasi baino 15 egun aurretik eman beharko da baja. Zerbitzuetan baja emateko azken aukera Martxoaren bukaeran izango da.
 
Errezibo itzuliak
Itzulitako erreziboen berri email bidez egingo da. Erreziboak ikasturtea amaitu arte gordetzea gomendatzen dugu.
 
Ziurtagiriak
Idazkaritzan eskatu eta jasoko dira edo aukera izatekotan emailez bidaliko dira.
 
Oharrak
Edozein datu aldaketa (helbidea, telefonoa ...) administrazioan ohartarazi. 
 
Galdutako gauzak
Txokoan bi kutxa handi jarri ditugu bertan topatutako arropa guztiak biltzeko.
 
Ikastolako txandala eta kirol arropak
Ikastolako txandala eta kirol arropak bulegoan salgai 4 tailatik aurrera
- Txandala:
- Kamiseta:
- Praka motzak:
- Esportak:
43,00 €
30,00 €
13,00 €
5,00 €
Oharra: Badira zerbait merkeago aurreko diseinuko kamiseta eta txandal solte batzuk neurri zehatz batzuetan.
 
Bekak
1-18 urte bitarteko ikasleentzat iraila/urrian zehar eskatuko dira.
DBH 3. mailatik gorako ikasleentzako Urrian hizkuntzak atzerrian ikasteko bekak eskatuko dira.
 
Mediateka
Eskolaz kanpoko ordutegian ere mediateka zabalik dago.
Astegunetako ordutegia honako hau izango da: 13:00-14:00 eta 16:00-17:45.
Informazio gehiagorako egizu KLIK HEMEN.
 
Matrikulazioa
Urtarrila/Otsaila matrikulazio garaia dugu. Zuen seme-alabaren bat matrikulatzeko asmorik baduzue, Derrigorrezko irakaskuntzan zein haurtzaindegian, eman izena lehenbailehen. Seme-alaba jaio orduko jakinarazi, haur hezkuntzan lekua gordetzeko.
 
Osakidetza
Urtean zehar eta adinaren arabera ikasleek txertoak jartzeko aukera dute. Horretarako baimena gurasoek eman behar dute. Beraz, kanpaina bakoitzaren aurrean ikasleek baimen-papera eramango dute etxera sinatuta ekartzeko.
 
Loteria
Gabon garaian, ezohiko diru baliabideak eskuratzeko, loteria ateratzen du ikastolak. Bakoitzak 20 boleto ditu (80,00 €) banatzeko. Loteriarik hartu nahi ez duen familiari 20,00€ko erreziboa pasatuko zaio.
Errege loteria ere ateratzen dugu. Loteria berezi hau zuzenean bulegoan hartu eta erosteko aukera izango duzue.
 
Erretzea debekatuta
Ikastetxeetan erretzea debekatuta dago (18/1998ko ekainaren 25eko drogomenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko legearen arabera). Ikastolako eremuan ez erretzea arren eskatzen dizuegu.
 
Ingurua txukun mantendu
Sarritan zuen seme-alabei merienda emon edo txokoan urtebetzea ospatu edo litxarreriak jan ... horietan guztietan sortzen diren hondakinak zakarrontzietara bota, mesedez. Eskolaz kanpoko orduetan hainbat zikinkeria pilatzen da jolas-guneetan eta kezkuntza komunitate osoaren lana dugu hori ekiditea.
 
Euskaraz!
Guztiok ahalegindu behar dugu ikastola euskal esparrua izan dadin. Zentzu horretan, eskola komunitate osoari ikastolan dagoenean euskaraz egin dezala eskatu gura diogu, oso garrantzitsua baita horiek eremuak euskal eremu izatea.