IKUSKERA, EGINKIZUNA

Ikuskera, Eginkizuna
 
 
Gure Ikastolaren EGINKIZUNA ondoko ezaugarrietan zehazten da:
1 Hezkuntza, ikaslearen pertsonaren erabateko prestakuntza bezala ulertuta.
2 Komunikazio hizkuntza arrunta bilakatu dadin, euskara nagusi egiten duen prestakuntza euskalduna.
3 Irakasleen konpromisoa euskal kultura eta hizkuntzaren transmisio, garapen eta indartzean (sendarpenean).
4 Sendi, ikasle eta irakasleen inplikazioa ikastolaren egitasmoetan.
5 Talde lana, elkarrizketa, tolerantzia edo solidaritatea bezalako balio eta jokaera demokratikoen garapena.
6 Aukera politiko edo erlijiotsu orokiko independentzia eta burujabetza, gaitasun kritikoa eta irizpide propioak dauzkan ikasleriaren prestakuntza.
 
 
EGINKIZUNA
 
Ander Deuna Ikastola guraso eta langileen Irakaskuntza Kooperatiba gara eta ikaslearen erabateko prestakuntza dugu helburu nagusi. Gure lanak euskal kulturaren zabalkundea eta euskara komunikazio hizkuntza arrunt bilakatzea ditu ardatz.
Horrekin batera, talde lana, elkarrizketa, tolerantzia eta elkartasuna lantzen ditugu, eta ikasleengan pentsamendu independientea eta kritikoa garatzea da gure xedea. Hau guztia denon inplikazioa eta jokaera demokratikoen garapena bilatuz egiten dugu.
 
 
IKUSKERA
 
1. Ikastetxe Modernoa DBH/Batxilergoa.
 
1.1 Formazio Integrala.
- Giza baloreez eta gaitasunez hezi nahi ditugu ikasleak. Pertsonak bere osotasunean hartuz eta bere ikasteko gaitasunak (kognitiboak, sozialak, afektiboak, estetikoak, moralak, fisikoak) garatuko ditugu; bizitzaz gozatzeko eta erantzukizunak hartzeko.
- Formazio euskalduna: euskara ondo menderatuz, euskara eta euskal kulturaren transmisio eta garapenarekin konprometitua. Euskal Herriko errealitate lurraldetar, historiko, sozial, politiko, ekonomiko eta kulturala barneratuz.
- Aniztasunean hezi nahi ditugu: pertsonen dibertsitatea (fisikoa, gaitasunezkoa, sexuzkoa, soziala, ekonomikoa...) eta ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzarako errespetu osoarekin.
- Jokabide demokratikoa landu nahi dugu, giza harremanetan, talde-lanetan, adierazpenetan, erabakietan..., elkarrizketa, tolerantzia, partaidetza aktiboa, jarrera kritikoa, kooperazioa, elkartasuna praktikatuz.
 
1.2 Baliabide Teknologikoak.
- Ikasle guztiak gai izango dira Internet erabiltzeko ikastarlo ezberdinetan eta, ikasketak amaitzean, digital kultura menperatuko dute. Irakaslea ikasteko bideak eta egoerak diseinatzeko gai izango da; heziketa software egokienak aukeratzeko gai, lan gehiago bideratuko du ikasleak informazioa eskuratzera eta lantzera eta bere ikasketa prozesuan erabakiak hartzeko gaitasun handiagoa izatera.
- Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz “sareko eskola komunitatea” sortu: Aholkularitza eta tutoretzarako, eskola arteko harremanetarako, informazio eta orientaziorako...
 
1.3 Hezkuntza irekia.
- Orientazio departamendua sortu eta orientazio arloa indartu.. Ikaslearen gaitasunak kontuan hartu eta jarraipen zuzena eta iraunkorra bermatu.
- Hezkuntza eskaintza zabala; lanbide heziketa barne.
 
1.4 Aniztasunaren tratamendu irekia.
- Aniztasuna pertsona bakoitzari egokitua; emaitzak, ikasteko erritmoak, gaitasunak...
- Aniztasuna ez bereizgarritzat hartuz, ikastolako testuinguru normalizatuetan aniztasunean heztea ulertuz baino.
 
2. Ikastetxe Lehiakorra.
 
2.1 Finantziazio iturri zehatzak.
- Ikastolaren helburua diru etekinik lortzea ez bada ere, enpresa ikuspegia ere behar du.
- Proiektuetarako beren beregiko finantziazio iturriak lortuko dira.
 
2.2 Irakasleriaren formazio iraunkorra.
- Irakasleriaren errealitatetik abiatuz formazio iraunkorra. Interesak, beharrak, abiapuntu izanik irakasleriaren formazioa bermatu.
- Uneoro irakasle zein ikastolaren lehentasunak aztertu eta berauek kontuan hartu.
 
2.3 Zerbitzu eskaintza zabala.
- Ander Deuna Ikastolak zer eskaini ahal duen aztertu eta Eskola Komunitateari zerbitzu eskaintza zabala; eskolaz kanpoko eskaintza gurasoei, ikasleei, formazio ikastaroak...
- Beste erakunde batzuekin batera Ander Deunak dituen espazioak erabili eskaintza egiteko (INEM, EHIE, Sindrome Down Fundazioa, Udala...).
- Monitoreen formazioa bideratu.
 
2.4 Inguruko lan errealitatea kontuan hartuko duena.
- Inguruko ikastolekin batera, lan munduko eragileekin, hezkuntza eskaintza zabaldu. Estrategikoki interesgarriak izan daitezkeen elkarketak burutu eta Lanbide Heziketari begirako eskaintza zabaldu.
 
 
KALITATE ADIERAZLEAK
 
* Euskaraz bizi izatea. Ikastolako elkarbizitzan inplikatuta dauden guztiek, eremu guztietan euskera erabiltzeko gaitasuna eta gogoa erakutsi behar dute.
* Ikastolako eskaintza integrala eraginkorra izateko, aurrekontu egokiak aurrera eramateko, talde bat sortu bere funtzioa diru sarrera gehitzeko estrategien diseinua eta hauen kudeaketaren ardura izango delarik.
* Proiektuak definitutako lan taldeek aurrera daramaten elkarlana, beste estamentuen aldetik ezagupen guztiaz eta errespetuz, positiboki bultzatu.
* Ikasle autonomo eta kritikoak bultzatu.
Definitu irakasle eta familiekin elkarlanean, etapa bakoitzari dagozkion autonomia ezaugarriak, hezkuntza prozesuaren zehar aurrera eramaten direla ziurtatzeko.
Ikasle kritikoak bultzatzeko oinarriak (informazioaren analisia, sintesia, iritziak botatzeko ausardia ...) finkatu hezkuntza prozesu guztiaren zehar programak sortzeko.
* Inplikazioa.
Ikastolaren proiektua aurrera ateratzea lan talde heterogeneoen bidez.
* Prestakuntza eguneratua.
Prestakuntza egokia ziurtatzeko, eredu izan daitezkeen erakundeetatik ahalik eta informazio gehien lortu, aztertu eta proiektuarentzat emankorra dena garatu.