Ekainak 17, Ander Deuna Ikastolako Jaia
 
 
Ekainean, IKASTOLAKO JAIA ospatzen da. Urtero, Ikastolatik, jai honetan parte hartzeko eta animatzeko gonbidapena bidaltzen da. Aurten, GURASO BATZORDEtik azalpen batzuk eman nahi dizkizuegu:
 
  • IKASTOLAKO JAIA berezia da, urtero behin ospatzen da eta helburua, besteak beste, gure seme-alabei irakaskuntza eredu kooperatibo honek daukan balioa erakustea da, eta gainera, erakutsi ahal badiogu zer den elkarlanean ari izatea, parte hartzea eta ondo pasatzea, askoz hobe!
  • IKASTOLAKO JAIA, guztion eta guztientzako festa da, bakarrik gurasook antolatzen dugun jaia da.
  • IKASTOLA JAIA-rentzat ez dago aurrekonturik, hori dela eta zerbitzu batzuk eskaini behar ditugu (txokoak, janaria eta abar), beste era batean, beste batzuk ordaintzeko ( puzgarriak, tailerrak eta abar) .
  • IKASTOLAKO JAIAn, lankidetza ez da bakarrik inportantea, beharrezkoa baizik, gero eta jende gehiagok hartzen badu parte, gero eta hobeto antolatuko da eta gutxiago nekatuko dira partaideak.
  • IKASTOLAKO JAIAn parte hartzea oso erreza da eta ez da beharrezkoa egun osoa ematea; pertsona batzuk, beharbada, bakarrik egon daitezke ordu pare bat, beste guraso batzuek, aldiz, denbora gehiago eskaini ahal dute, nolanahi ere, ANIMA ZAITEZTE, ZUEN LAGUNTZA ONDO ETORRIA IZANGO DA!
  • Bakoitzak eraman dezala bere katilua eguna pasatzeko.
 
ANIMO, eta espero dugu zurekin kontatzea!! Programa behean atxikituta eskaintzen dizuegu.
 
ANDER DEUNA IKASTOLA
GURASO BATZORDEA
 
 

Ekainak 17, Ikastolako Jaia