OXFORD TEST OF ENGLISH DEIALDIA
 
Oraintsu Oxford Universityrekin sinatutako akordioaren ondorioz, Ander Deuna Ikastola “Oxford Test of English”aren aztertzaile ofiziala da. Azterketa online burutzen da bere osotasunean gure instalazioetan eta azterketa gaindituz gero, ingelesean B1 edo B2 titulazioa lortzen da. Azterketaren xehetasun guztiak OXFORD TEST OF ENGLISH webgunean daude ikusgai.
 
Deialdien xehetasunak:
 
Datak (arratsaldez, 17:00etan)
  • Ekainak 12 : DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat.
  • Ekainak 13: Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat.
  • Ekainak 14 eta 15: aurkeztu nahi den beste pertsonentzat.
Prezioa
  • Ander Deuna ikastolako ikasle, bazkide edota langileak: 80 euro.
  • Euskal Herriko Ikastola (EHI) elkarteko ikasle, bazkide edo langileak: 85 euro
  • Beste pertsona oro: 90 euro.
  • Modulo bakarrean: 42 euro.
  • Dataz kanpo aurkezu behar duten pertsonek, ezohiko deialdia eskatu ahal izango dute. Horren prezioa 120 eurotakoa izango da.
Matrikula egiteko prozedura: matrikula egiteko berreste data, maiatzak 18.
  • Adierazitako dirua ondorengo kontu korrontean sartu: ES63 2095 0307 1538 3049 4753
  • Kontzeptuan ondorengoa adierazi: OTE_NAN zenbakia
  • Googleko FORMULARIO HAU bete.
  • Behin formularioa bete dugula, banku-frogagiria ondorengo helbidera bidali: info@anderdeuna.eus
Azterketa egunean, azterketa ordua baino 15 minutu lehenago tokian egon beharko duzu, DBHko eraikineko Informatika gelan, NANa duzula.
 
 
Oxford Test of English azterketak
 
FROGAREN EZAUGARRIAK
 
Suspenditzen ez den froga
Nota orokorra eta trebetasun bakoitzaren kalifikazioa adierazten duen ziurtagiria da: reading, listening, writing eta speaking.
Azterketa ez da gainditzen ezta suspenditzen. Zure ingeles maila egiaztatzen du. Ebaluatzen diren hizkuntza maila A2 eta B2ren artekoak dira.
 
Zure mailara egokitzen den online metodologia
Azterketaren metodologia erraza da, beraz, ez duzu lehenik prestatu beharko. Ordu bi irauten dituen online froga da.
Azterketan zehar zure aurrerapena ikusi ahal izango duzu, eta baita jada erabili duzun denbora eta geratzen zaizuna ere. Daukazun mailara egokitzen den azterketa da. Hau da, modulu bakoitzaren kalifikazioa erantzunen araberakoa da, beraz, bakoitzean duzun maila adieraziko zaizu.
Azterketa ezagutzeko, DEMO HAU erabili dezakezu.
 
Emaitza 15 egunetan
Beste azterketa batzuekin alderatuz, arinagoa eta eraginkorragoa da. Behin froga eginda eta handik 15 eguneko epean, zure posta elektronikoan jasoko duzu zure nota orokorra eta baita modulu bakoitzeko kalifikazioa.
 
Nota hobe daiteke
Arrazoia edozein dela, trebetasun baten emaitzarekin ados ez bazaude, ez duzu azterketa osoa berriz egin beharko. Hobetu nahi duzun/dituzun moduluetara soilik aurkeztu zaitezke berirro.
 
Noretzat da
Azterketa hau, ingeles maila modu ofizialean egiaztatu behar dutenentzat, maila minimoa eskatzen duten ikastaroetan izena eman behar dutenentzat edota maila hau eskatzen duten lanpostuak lortu nahi dutenentzat da.
Bestalde, norbere hizkuntza maila ezagutzeko modua ere bada trebetasun bakoitzean, norberetzat  zailen diren ezagutza-eremuak indartuz.
 
Eskatzen den baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea da.

 

Ofxord Test of English