KIVA

KiVa programa gure ikastolan!
 
KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. Programa honek jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du.
KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da eskolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte. Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira.
Gure ikastolan KiVa taldea dago, Iratxe Pinedo ( programa arduraduna), Ana Zabala (orientazio departamendua) eta Miren Aristegik (tutorea) osatua. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen-kasuez arduratzen da taldea.

 
Informazio gehiago eskuragarri dago KIVA proiektuaren Webgune ofizialean: http://www.kivaprogram.net/basque
 
Zure haurra jazarria izaten ari dela susmatzen baduzu, edo besteei jazartzen ari zaiela uste izateko motiboren bat baduzu, mesedez jarri harremanetan ikastolarekin, auzia ahalik eta modu eraginkor eta azkarrenean bideratu ahal izateko.