Istripu asegurua

Istripuen asegurua
 
Ikastolak uneoro du zerbitzu hau ikasleen esku, ikastolan daudenean edo ibilaldi, barnetegi edo kirol lehiaketa batean parte hartzen daudenean. Istripua gertatu eta 3 aukera aurre ikusten ditugu:
1. Mina ikastolan antzematen denean, ikastolan jakinarazi (botikiñean, irakasleei, bulegoan…). Ikastolak IKASLARIN aseguruan parte emango du eta:
+ Larria EZ bada: Medikua ikastolara etorri eta ikaslea artaratuko du. Medikuak BAKARRIK erabakiko du Quirón ospitalera bidali behar duen edo ez. Ospitalera eramateko erabakia bada, ikastolatik familiarekin harremanetan jarriko da nola egin adosteko. Guztiarekin mediku txostena egingo du eta ikasleak etxera eramango du.
+ Larria bada: Ikastolatik gurasoak deitu eta Quirón ospitalera zuzenean nola eraman adostuko da. Larrialdietan aurkeztu beharreko Partea aldez aurretik ikastolak egingo du.
2. Ikastolan ezer esan barik, etxera iritzi eta gurasoei mina adierazten denean:
+ Larria EZ bada: GARRANTZITSUA: EZ eraman Osakidetzako larrialdietara!! Hurrengo egunean ikastolara ekarri, bulegoan abisua eman eta bulegotik medikua deituko da ikaslea klase orduetan artatzeko.
+ Larria bada: IKASLARIN Asegurura deitu: 944437782/ 691849858/691849861 eta beraiek esango dizuete nora jo. Beraiekin harremanetan jartzea ezinezkoa bada, zuzenean Quirón Ospitaleko larrialdietara eraman eta hurrengo egunean ikastolara deitu gertatutakoaren berri emateko.
3. Eskolaz kanpoko ekintza batean istripua gertatuko bada:
+ Lehenik eta behin ikastolako arduradunari (entrenatzailea/monitorea) istripuaren berri emango zaio. Ikaslea aholkatutako osasun zentro batera eramango da  (Zerrenda begiratu) eta IKASLARIN jakinaren gainean jarri beharko da (944437782 edo 691849861 / 691 849 858), horrela osasun zentroak beharrezko dituen datuen tramitazioa egin ahal izateko.
Protokolo osoa ikusteko KLIK HEMEN.