Ikastolako Txokoa

Ikastolako Txokoa
 
Ikastolako Txokoa erabiltzeko behin behineko arau proposamena:
  • Ikastolako txokoa bazkideen topagunea dugu. Egoitza honen izatearen xedea, nagusiki, bazkideei zerbitzu osagarri bat eskaintzea da, balio erantsia. Horrela, era partikular batean  erabiltzeko aukera izango da, urtebetetzeak edo bestelakoak egiteko. Honelakoetan egoitza eskatu duen kideak izango du erabilera egokia bermatzeko ardura.
  • Txokoa erabiltzeko eskubide berdinak dauzkate bazkide guztiek; astegunetan zein asteburuetan, merienda, urtebetetzeetarako…
  • Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko 1/2016 LEGEA kontuan, ikastola eremu osoan ezin da edari alkoholdunik edan eta, halaber, ezin da erre.
  • Behin behineko erabilera-arautegia onartu da. Iradokizunetara irekia. Ebaluatuko da bere baliagarritasuna eta jasotako ekarpenekin hobetzen saiatuko gara.
 
Arauak:
 

1. Txokoa bulegoan erreserbatuko da.

2. Erreserba egitean, honako datuak eman behar izango dira:
     - Bazkidearen, familiaren, izen abizenak.
     - Telefonoa.

     - Etorriko direnen gutxi gorabeherako kopurua.

3. Giltzak bulegoan jaso eta utziko dira.

4. Erreserba egin eta giltza jaso bazkideak, familiak, egin dezake. Egoitza eskatu duen bazkidea izango da edozein arazoren aurrean erantzule.

5. Edozein arazo edo funtzionamendu arau urraketarik igarriko balitz lehenbailehen jakinaraziko da bulegoan.

6. Urtebetetzeak, askariak, asteburuko kirol ondorengo hamaiketakoak, otorduak eta abarrrerako egoitza erabiltzeagatik (argindarra, ura…) honako hau izango da  prezioa:

     - Erabiltzaile kopurua edozein dela ere 10,00 € / Ordainketa ikastolako bulegoan egingo da.

7. Eskola-egunetan 16:15ak eta 20:00ak artean egongo da erabilgarri. Asteburuetan larunbata goizez eta arratsaldez.  Goizeko ordutegia 10:00etatik 13:00etara (eskolaz kanpoko aktibitateak burutzen dituzten taldeak) eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara. Lehentasuna erretserba lehenengo egin duenak izango du. Gehienez ere, hilabete bat aurretik erretserba daiteke.

8. Erabiltzen duenak garbi dezake edota garbiketa zerbitzuaz balia daiteke.
     a. Norberak garbituz gero, honako hauek kontuan hartuko dira:
          - Txoko gunea eta komunak garbi geratuko dira. Komunak garbitu, zorutik erratza eta zoru-garbigailua pasa eta altxariak garbi eta egoki utziko dira. Horretarako, bertan eskura izango da materiala; erratzak, zoru-garbigailua, xaboia eta gainerako materiala.
          - Ez da inolako janaririk ez bestelako tresneriarik bertan utziko.
          - Txoko ingurua garbi eta zakarra jasota geratuko da. Halaber, ez da txoko eremutik  edalontzirik ez janaririk aterako.

     b. Garbiketa zerbitzuaz baliatu nahi duenak, erreserba egiteko unean adieraziko du. Garbiketa Ausolan enpresak egingo du. Zerbitzu honengatik ikastolak ez du dirurik jasoko eta eskaturiko 20,84€/orduko + BEZa (eskola-egunetan) edo 27,10€/orduko + BEZa (jai egunetan) enpresak berak kobratzen duena da (2016-17 ikasturteko prezioak). Ohiko garbiketa baterako ordu bat eta erdi aurreikusten da.

9. Erabiltzaile bakoitzak eraman beharko du beharrezko izango duen azpiegitura guztia; mantelak, edalontziak, serbiletak…

10. Ikastolan, eskola gunea den heinean, dagozkion lege, arau, agindu, betebeharrak dauzka eta horiek kontuan hartuko dira.