Aparkalekuaren erabilera irizpideak

Aparkalekuaren ordutegi eta erabilera irizpideak
 
Ikastolako aparkalekuan sortzen diren arazoak ekiditu nahian eta guztiok argi izan dezagun zeintzuk irizpide erabiltzen ari garen bertan, ondoko hauek agertu nahi dizkizuegu:
  • Barrera gorritik aurrera autoak ezin dira pasa.
  • 07:45etik 08:00etara beheko errotondan eman behar dute buelta DBHko eta Batxilergoko ikasleak ekartzera datozen autoek eta ikasleak eskaileren parean jaitsi. Horrela, autobusen maniobrak erraztuko dira goiko aparkalekuan.
  • Goiko aparkalekuan utziko dute autoa haurtzaindegira datozenak.
  • Ez aparkatu ikastolako sarreran, ate nagusiaren ondoan eta errepide parean, ikastolatik irteten direnek ez dituztelako errepidetik datozen autoak ikusten.
  • Honako auto hauek izango dute lehentasuna goiko aparkalekuan:
    • Urte bateko edo biko umeekin datozenak.
    • Haurdunaldia aurreratua duten emakumeek.
    • Ezintasunen bat dutenek.
  • HHko bigarren zikloko (3, 4 eta 5 urte) eta LHko ikasleak ekartzera besterik ez datozen autoek goiko aparkalekuan eman ahal izango dute buelta. Baina ikasleak errotondan jaitsi eta EZ aldapan.
  • Goizean, aparkalekuko arduradunek besterik agindu arte, ez aparkatu aldapan. Horrela, bi norabideetako ibilbidea erraztuko da.
  • 15:00etan  DBHko  eta  Batxilergoko  ikasleak  batzera  etorriz  gero,  EZ  OZTOPATU  goiko errotondako gunea. Gune horrek libre egon behar du.
  • 07:30etik 16:30era ez utzi autorik autobusen aparkalekuan.
  • 1,35 m baino gutxiago neurtzen duten umeekin, haurrak lotzeko sistemaren bat erabili behar da.
  • 1,35 baino gutxiago neurtzen duten adin txikikoek, aurreko jesarlekuetan ezin dute bidaiatu.
GOGORATU

Ikastola inguruan

Langatik gora